1987an jaioa. Telekomunikazio ingenieritzan irudia eta soinua adarrean graduatua izanagatik, betidanik izan dut musikarako afizioa. Ikasgai teorikoak eta pianoko ikasketak gauzatu nituen herriko musika eskolan. Goiz hasi nintzenez abestigintzan, ibilbide musikalari ekin nion pop-rock talde bat sustatuz. Taldeak bi diska argitaratu zituen Elkar disketxearekin eta 2007an “musikan berria” deritzon saria jaso zuen Gaztea Sarietan.
Ondoren, soinu bandetan interesa piztu zitzadanez, Madrilera jo nuen zine munduan murgiltzen hastearren eta nazioarteko dozena bat laburmetrailetan parte hartu nuen. Ondoren, Londresera salto egin nuen lanera eta ikasketekin jarraitzera. Garai horretan, Berklee Music Schoolen «Music for the film and TV» ikastaroa egin nuen, zinerako lenguaian gehiago sakontzeko. 2016an Emusik Europako jaialdira aurkeztutako abestia saritua izan zen. 2015ean Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan sartu nintzen Konposizioko espezialitatean, karrera amaierako saria jasoz “Gar-u-(hi)na” izenpean idatzitako orkestra sinfonikarako obrarekin. Obrak, lo gaudenean garunak duen jardueraren mimesia aurkezten du. Izaera eklektikoa duela esan genezake, poliestilismoarekin identifikatuta sentitzen bainaiz eta hildo beretik, “Bazen behin” emanaldia aurkeztu dugu ARAH ganbara musika taldearekin. Taldekide guztiak Euskadiko Orkestrako musikariak dira eta ekimenaren funtsa, euskal tradizioa abanguardiara ekartzean datza, baita obra berriak aurkeztea ere.
Hezkuntzan betidanik izan dudan interesagatik, UNED-en Pedagogia ikasketak egitera animatu eta egun, Informazio eta Komunikazio Teknologietan oinarritutako Hezkuntza Aholkularitza batean lan egiten dut, konposizio lanekin uztartuz.