Izaki pixka bat gardenak» EITBk eta Maua Produkzioak-ek ekoitzitako telesail berria da. EITBren Primeran plataforman estreinatzeko aurreikusita dago, udazkenetik aurrera.
Iñigo Sbeltza “Izaki pixkat gardenak” filmaren gidoilari, zuzendari eta ekoizleak (Maua Produkzioak) elementu bat partekatzen duten sei istorio autokonklusibo biltzen ditu. Mamuak dira elementu hori. Baina beldurrezko klixeetatik harago, izpiritu horiek musikaletan parte hartzen dute, lapurretak egiten dituzte eta, batez ere, heriotzaren alderik hunkigarri eta harrigarriena erakusten dute. Gertakizun paranormalei begirada fresko eta emozionala proposatzen du telesailak. Bizitzatik harago doana misterioa bakarrik ez dela erakutsiko dute, magiatik, umoretik eta giza kutsutik ere joko dute. Ekoizpen honetan, besteak beste, honako aktoreak ditugu: Jon Plazaola, Patricia Urrutia, Martxelo Rubio, Olatz Beobide, Erika Olaizola, Ainhoa Aierbe, Iñigo Aranburu, Mikel Losada eta Ylenia Baglietto.