SUGAN

2024
SUGAN

Sinopsia – ELKAR musika

Beasainen sortutako SUGAN talde gaztearentzat ere, musikarena da eguneroko espresiobiderik naturalena; eta musikaren inguruan antolatu du bere mundu berezia, pop aireez eta era progresiboan garatzen diren konposaketez beztiturik, non nota bakoitzak, instant bakoitzak, sekulako garrantzia daukan. Arrasto horren barruan hazten dira hitzak eta mezuak, laztangarri bezain oldartsuak, borrokatzaile eta ameslari, aldarrikapenez eta maitasunez beteak. Musika zein letra guztiak taldekide berak konposatu izanak, bestalde, diskoari izaera homogeneoa ekarri ez ezik, ulergarritasun aparta ere gehitzen dio.
Abestiak, intuizioz inozenteak izan arren, helduak dira beren egituraketan, eta, melodien sorburua pianoa izanik, akordeetan zabalagoak ageri zaizkigu, adierazkortasunetan aberatsak eta nortasunean, berriz, mamitsuak. Koltxoi honen gainean pausatzen da ahotsa, bizia eta harrigarria, samurra bezain zuzena, eta kantuaren ahalak, orduan, erakarri eta barrutik harrapatzen gaitu ezinbestean. Juan Carlos Perez-en ekoizpen artistikoa aurrekoaren urrezko amaiera bezala dator, sormenaren bihozkadak soiltasunez eta askatasunez ordenatuz eta, azken finean, taldearen aukera profesionalak erraztuz.
Lehen entzunaldiko kantuak, pop ikutukoak, freskoak

2006ko martxoan ELKAR estudioan grabatu eta nahastua

Teknikaria: Jean Phocas / Laguntzailea: Luix Etxarte
Ekoizpen artistikoa: Juan Carlos Perez, Victor Sanchez

© Garazi Zabaleta Mendizabal | 2024